miércoles, 10 de noviembre de 2010

Eten digitala

Eten digitala betidanik existitu egin da, zenbait kolektibo arrozoi zehatz batzuengatik ez daukate teknologi berriak erabiltzako aukerarik. Teknologi berrien inguruan mito ugari daude, adibidez denok parte hartu ahal dugula eta ez daukala mugarik. Eten digitalaren definizioaren arabera, sarean sartu daitezken eta sarean sartu ezin daitezken pertsonen arteko ezberdintasuna da; denek ez dauzkate eskuragarri informazioa, ezagutzak eta hezkuntza teknologi berrien bitartez. Teorian, TTBBak ematen dizkiguten abantailetatik at daude.
Eten digitala marginazio eta banantze elementu bihurtzen ari da, eta eten mota ezberdinak daude: ekonomikoa, politika, hezkuntza...


Herrialde txiro eta aberatsen arteko desberdintasunak askoz handiagoa da XXI.mendearen hasieran pasadan mendean baino. Desberdintasunak edonolakoak dira, mota guztietakoak. Desberdintasun hauek haien egoera ekonomikoagatik dago baldintzatua. Ezberdintasuna sistemaren aberastasunaz elikatzen da. Nahiz eta maila teknologiko eta ekonomikoan aurrera egin (leku guztietan ez da haur gertatzen) maila sozialean atzera goaz.
Teknologi berriak ez dira denon eskura ipiniko, ekonomia global batean izaera estrategiko bat dutelako. Konpondibe bat bezala, interneten sartzeko aukera unibertsala ipintzea dela uste da, baina hori ez da irtenbidea. Edo arazo honi aurre egiten diogo eraso eginez, edo hartzen den neurri bakoitzak mesede egingo dio sektore bati bakarrik.

Etorkizunari begira, alfabetaturik egotea ez da bakarrik izango idatzi-irakurriren kontua, baizik eta teknologi berrietan ezagutza minimo bat izatea eskatuko da, hau oinarrizko tresna bat iango delako lanean eta bizitza sozialean. Honek desabantailak ekarriko dizkie zeinbait pertsonei, azkenean marginatuz.
Etorkizun honi aurre egiteko, hezkuntzan zenbait kurtsillo eta sartzen dabiltza. Baina kontuan izan behar dugu esaldi hau "acceso no es conocimiento", aukera izateaz gain, erabiltzen ere jakin behar dugulako.

Eten digital honetan kotuan izan behar dugun beste puntu bat hizkuntza da. Kasu honetan, internet menderatzen duen hezkuntza ingelera da. Horregatik, ingelera badakigu interneteko munduan askoz hobeto mugituko gara eta ezagutza hori ez badaukagu mugatuak egongo gara. Hezkuntzaren inguruan gabiltzanez, uste dugu irteerarik onena irakasleei formakuntza berezi bat ematea dela, eta hauen inguruko hausnarketak egitea. Bestalde, lortu behar dena hauxe da: berdin izatea zein den egoera soziala edo ekonomikoa, sarea guztion eskura egotea eta espazioak handiak izatea.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Teknologi Berrien eragina gizartean

Informazioaren gizarteak, izenak esaten duen bezala, oinarri bezala ezagutza dauka. Gizarte mota honetan, gaitasun nagusiak informazioa eskuratzea eta prozesatzen jakitea dira, eta honetarako etengabeko formazioa behar dugu. Desberdintasun sozialak leuntzeko aukera gehiago dauzkagu hemen, baina oraindik dualizazio soziala mantentzen dugu, kapital kulturalarekin lotuta.


Lehen esan bezala, gizarte berri honetan aurrera egiteko etengabeko formazioa behar dugu, eta honetarako teknologi berrien garrantzia aipatu behar dugu. Hasteko, teknologi hauek izateko zientzia ezinbestekoa da, horregatik esan beharra dago zientzia informazioaren gizartearen "aita" dela. Informazioaren kudeaketa batez ere teknologi hauen bidez egiten dugu, eta garrantzitsuena, sarea da, internet. Hemendik informazioa momentua jaso dezakegu, eta bide batez besteekin konpartitu. Gainera, honek ez du bakarrik gure bizitza soziala baldintzatzen, baizik eta bizitzako arlo guztiak ikutzen ditu: lana, eskola, ekonomia, aisialdia... Baina teknologia hauek erreztasunak ekartzen dituzte, bai, baina arazoak ere ekartzen dituzte. Adibidez, lehen gizakiak egiten zituen hainbat lan orain ordenagailuek egiten dituzte, eta honek zenbait arlotan langabezia ekarri du.