jueves, 4 de noviembre de 2010

Teknologi Berrien eragina gizartean

Informazioaren gizarteak, izenak esaten duen bezala, oinarri bezala ezagutza dauka. Gizarte mota honetan, gaitasun nagusiak informazioa eskuratzea eta prozesatzen jakitea dira, eta honetarako etengabeko formazioa behar dugu. Desberdintasun sozialak leuntzeko aukera gehiago dauzkagu hemen, baina oraindik dualizazio soziala mantentzen dugu, kapital kulturalarekin lotuta.


Lehen esan bezala, gizarte berri honetan aurrera egiteko etengabeko formazioa behar dugu, eta honetarako teknologi berrien garrantzia aipatu behar dugu. Hasteko, teknologi hauek izateko zientzia ezinbestekoa da, horregatik esan beharra dago zientzia informazioaren gizartearen "aita" dela. Informazioaren kudeaketa batez ere teknologi hauen bidez egiten dugu, eta garrantzitsuena, sarea da, internet. Hemendik informazioa momentua jaso dezakegu, eta bide batez besteekin konpartitu. Gainera, honek ez du bakarrik gure bizitza soziala baldintzatzen, baizik eta bizitzako arlo guztiak ikutzen ditu: lana, eskola, ekonomia, aisialdia... Baina teknologia hauek erreztasunak ekartzen dituzte, bai, baina arazoak ere ekartzen dituzte. Adibidez, lehen gizakiak egiten zituen hainbat lan orain ordenagailuek egiten dituzte, eta honek zenbait arlotan langabezia ekarri du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario