miércoles, 27 de octubre de 2010

INFORMAZIOAREN GIZARTEA


Bideotxo honetan Informazioaren Gizarteak eta teknologiek dauzkaten lotura-garrantziak komentatzen dira. Teknologiek informazioaren garrantzia bultzatzen dute, eta gaur egun informazioa daukanak boterea dauka.
Teknologi berri hauek direla eta, orain arte erabiltzen genituen bideak informatzeko (telebista, irratiak, egunkariak...) guztiak leku berdinean dauzkagu orain: internet. Baina hau hasiera bakarrik da, gero eta gauza gehiago makinen bidez egiten ditugulako, eta ez egin bakarrik, bizi ere! Second life eta horrelako aplikazioen bidez, bakoitzak bere abatarra dauka eta bizitza alternatibo bat izateko aukera dago. Eta teknologi hauek etengabean doaz hazten.
Etorkizunari begira, uste dut bizi garen gizarte hoentan dana pantaila baten aurrean egingo dugula. Gero eta gehiago ikusten den gauza bat, umeen ohiturak dira. Lehen, aspertzen zirenean lagunekin joaten ziren parkera edo plazara jolastera, orain ordenagailua edo edozein kontsola pizturik etxean geratzen dira.
Eskola dela eta, uste dut gizarte berri honetara moldatu behar dela. Bai, garrantzitsua da eskolan aukera ematea haurrei teknologi berriak erabiltzeko, baina askoz garrantzitsuagoa da irakastea nola erabili teknologi horiek, nola informazioa bilatzen daudenean zer hautatu behar duten eta zer ez den erabilgarria. Lehen esan bezala, informazioa boterea da, eta gizarte berri honetan aurrera egiteko, honetara moldatu behar gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario