miércoles, 20 de octubre de 2010

WEB BI-PUNTU-ZERO



Web 2.0 izena erabili egiten dugu interneten generazio berria izendatzeko. Baina web 2.0-z hitz egiteko lehenengo web 1.0 aipatu behar dugu. Web honi web tradizionala deitzen diogu. Hemen, interneten eskuragarri daukagun informazioa editoreek edo web masterrek sites-en jartzen zuten. 



Erabiltzaileek informazio irakurri, kopiatu eta hartu egin ahal zuten bakarrik. Web 2.0rekin ordea, informazioa bilatu eta irakurtzeaz gain, informazio berria sartu dezakegu, eta ez hori bakarrik,erabiltzailea ere sortzailea izan daiteke. 



Informazio idatziaz aparte, argazkiak, bideoak, animazioak eta denetarik topa dezakegu interneten. Gainera, internauten artean web berri honekin informazioaren elkartrukatzea eman daiteke.



No hay comentarios:

Publicar un comentario