domingo, 12 de diciembre de 2010

ESKOLA 2.0 eta ARBEL DIGITALA

Bizi garen gizarte digital hau merkatu global betagatik dago zuzendua, non paper berri bat inposatzen dioten hezkuntzari: eskola ezinbesteko elementu bezala ekonomiarentzat.


2009-2010 kurtsoaren hasieran "Eskola 2.0" proiektua aurrera eramatea erabaki zuen Espainiar estatuko gobernuak. Baina hau ez zen egin planteamendu pedagogiko baten inguruan, baizik eta teknologiak ikasgeletan sartzeko. Gainera, proiektu honek koste handiak dakartza, eta ez dute ikasleen emaitzetan zerikusirik, eta eten digitala erez ez dute txikitzen.
Beste faktore batzuei eman behar zaie garrantzia, eta proiektu honek ez ditu espainiar estatuan dauden hezkuntza arazoei irtenbidea ematen. Gainera, irakasleen parte hartzea ez da kontuan hartzen, ezta haien proposamenak ezta beharrak.


Teknologi berriak ikasgeletan sartzerakoan, honako hauek lortu ditzakegu:
-Etorkizuneko kontsumitzaileak "hezi" daitezke
-Diru publikoarekin negoziatzen da
-Etorkizunean gizarte digitalean erabili beharko diren langileak sortzen dira


Gaur egungo egoera dela eta, zenbait ikastetxe proiektu honetatik aldentzen dabiltza, zenbait arrazoiengatik:
-Izugarrizkoa dirua inbertitu behar da eta teknologi hauek ez dute zerikusirik errealitatearekin
-Irakasleak ez dira aintzat hartzen
-Dirua benetan behar den lekuetan inbertitu behar da, ez ordenagailuetan
-Ez die erantzun bat ematen behar pedagogiko-hezitzaileei


Etorkizunari begira, uste dut hezkuntza 2.0 beste modu batean planteatu beharko liratekela, ez negozio bat bezala, baizik eta belore aldaketa bat egiteko aukera bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario