miércoles, 27 de octubre de 2010

INFORMAZIOAREN GIZARTEA


Bideotxo honetan Informazioaren Gizarteak eta teknologiek dauzkaten lotura-garrantziak komentatzen dira. Teknologiek informazioaren garrantzia bultzatzen dute, eta gaur egun informazioa daukanak boterea dauka.
Teknologi berri hauek direla eta, orain arte erabiltzen genituen bideak informatzeko (telebista, irratiak, egunkariak...) guztiak leku berdinean dauzkagu orain: internet. Baina hau hasiera bakarrik da, gero eta gauza gehiago makinen bidez egiten ditugulako, eta ez egin bakarrik, bizi ere! Second life eta horrelako aplikazioen bidez, bakoitzak bere abatarra dauka eta bizitza alternatibo bat izateko aukera dago. Eta teknologi hauek etengabean doaz hazten.
Etorkizunari begira, uste dut bizi garen gizarte hoentan dana pantaila baten aurrean egingo dugula. Gero eta gehiago ikusten den gauza bat, umeen ohiturak dira. Lehen, aspertzen zirenean lagunekin joaten ziren parkera edo plazara jolastera, orain ordenagailua edo edozein kontsola pizturik etxean geratzen dira.
Eskola dela eta, uste dut gizarte berri honetara moldatu behar dela. Bai, garrantzitsua da eskolan aukera ematea haurrei teknologi berriak erabiltzeko, baina askoz garrantzitsuagoa da irakastea nola erabili teknologi horiek, nola informazioa bilatzen daudenean zer hautatu behar duten eta zer ez den erabilgarria. Lehen esan bezala, informazioa boterea da, eta gizarte berri honetan aurrera egiteko, honetara moldatu behar gara.

jueves, 21 de octubre de 2010

miércoles, 20 de octubre de 2010

WEB BI-PUNTU-ZERO



Web 2.0 izena erabili egiten dugu interneten generazio berria izendatzeko. Baina web 2.0-z hitz egiteko lehenengo web 1.0 aipatu behar dugu. Web honi web tradizionala deitzen diogu. Hemen, interneten eskuragarri daukagun informazioa editoreek edo web masterrek sites-en jartzen zuten. 



Erabiltzaileek informazio irakurri, kopiatu eta hartu egin ahal zuten bakarrik. Web 2.0rekin ordea, informazioa bilatu eta irakurtzeaz gain, informazio berria sartu dezakegu, eta ez hori bakarrik,erabiltzailea ere sortzailea izan daiteke. 



Informazio idatziaz aparte, argazkiak, bideoak, animazioak eta denetarik topa dezakegu interneten. Gainera, internauten artean web berri honekin informazioaren elkartrukatzea eman daiteke.



martes, 19 de octubre de 2010

ZUMINEITOR 10000

Teknologia berriei buruz gabiltzanez blog honetan, ideia ona irudi zait taldekide batzuek eginiko iragarkia hemen ipintzea.


jueves, 7 de octubre de 2010

Aurkezpena

Hezkuntzari aplikaturiko teknologi berriak ikasgaia dela eta blog bat zabaldu dugu, interneten munduan apur bat gehiago murgiltzeko. Hemen, hezkuntza eta teknologi berriei buruz arituko gara, batez ere lehen hezkuntzako munduari begira.